Supazterrak

Zure etxea berotzen duen, egurrezko sualdiaren plazerra eskaintzen du.

Zato gure supazter ederrenen ikustera.

poêle à bois Kidea

Berogailuak

Zure etxe barnea biziarazten du eta batzuek sukaldatzea ahalbidetzen dizute.

Gure saltokietan modelo frango ikus ditzakezu.

Gasa

Zure etxean supazter edo berogailu batez baliatzeko gisan, gasazko aterabideak ere baditugu.

Gure adituek aholkatuko zaituzte.

KIDEA EUSKAL HERRIKO SUPAZTER SORTZAILE

Supazter edo berogailuak izarian sortzen ditugu. Suarentzat dugun pasioa zintzotasun, goxotasun eta iraunkortasun izpirituarekin batera dator. 

Zure etxean supazter edo berogailu baten instalatzeko gogoa duzu ?

Webgune hunek gure izpiritua aurkeztea du xede, aholku zonbait emanen dizkizu zure gogoetaren laguntzeko gisan. Lehen harremantze hau, gure Ortzaize eta Donapauleko saltokietara etortzeko gomita bat da, bertan elgarrekin trukatzen ahalko dugu eta erakustokian ditugun produktuak ikusgai izanen dituzu : supazter tradizionalak, garaikideak, metalikoak, idekiak,…egurrezko, egur pikorrezko ala masazko berogailuak… Zure proiektua ametsetik gauzatzeraino eramaiteko gisan.

Gure eskaintza anitzaren baitan egokia zaizuna aurkituko duzunaren menturan !

Supazterrak gaitu biltzen, berotzen, pozten.

Jules Renard

Supazter edo berogailu baten
obratzearen 3 urratsak

Bisita teknikoa
Bisita teknikoa
Aurrekondu eta planoa
Aurrekondu eta planoa
Pausatzea
Pausatzea

SUPAZTER, BEROGAILU, ERREGAIAK GURE AHOLKUAK

Zergatik supazter edo berogailu bat erosi ?

Zergati estetiko, ekonomiko edo ekologikoak izan (ala 3ak !), zure ongi izaiteari doakionez, arrazoin guziak onak dira.

Supazter eta berogailu : zer hautatu ?

Ongi hautatzeko, bakoitzaren berezitasunak eta bien arteko desberdintasunak ezagutu behar dira.

Erregaiak

Zure supazter ala berogailuaren erabilpenaren optimizatzeko gisan, mota desberdinetakakoak izaiten dira, bakoitza bere berezitasunekin.