Supazter ala berogailu baten sorkuntza aipatzerakoan erregaiaren hautua dugu gogoan.
Zure supazter ala berogailuaren erabilpenaren optimizatzeko gisan, mota desberdinetakakoak izaiten dira, bakoitza bere berezitasunekin.
Ildo beretik, hautua egiterakoan, ingurumenaren gain duen eragina hautuan sartzen da.
Kideak, erregai mota nagusiak presentatuz, argibide zonbait eskainiko dizkizu. Xehetasun gehiagorentzat ez ezazula duda gurekin harremanetan sartzea.
Erregai motak : egurra
Izan supazter edo berogailu batentzat, egurra anitz erabilia da. Egur mota desberdinak izan daitezke :
egur arrailduak
egur arramoldatuak
egurrezko pikorrak
Erregai hunek abantaila frango ditu, izan bere errendimenduan edo ingurumenaren errespetuan:
- energia berriztagarria,
- CO2 hedatze gutti,
- errendimendu ona.
Egur pikorrak, egur sega-zahi eta ezpalaren bidez sortuak direnez, hondarkin hauen berziklatzea ahalbidetzen dute. Materiaren %98a erretzen denez, pikor hauen beste abantaila, hauts eta partikula guti uztea da.
Gogoan atxik : sualdi eraginkor batentzat, aldi oro egur idorra erre ezazu.
Gasa
Supazter eta berogailuetan, gasa anitz erabilia da. Hunen abantaila nagusia :
haren urruneko kontrolagailuari esker, arras erabilmolde sinplea du.
Jestu sinple baten bidez zure sua pitz dezakezu eta zuzenki bere berotze gaitasun handienera iristen da. Bestalde gasak errendimendu ona du.
Berrikitako aitzinamenduei esker, supazter autentiko batek duen xarma lortu daiteke gasazko modelo batekin.
Alabaina, gogoan atxik ezazu, erregai hau ez dela berriztagarria.
Elektrizitatea, erregai mota bat
Berogailu osagarri gisa aholkatua, elektrizitateak, gasa bezain erabilpen errexa du. Usu supazter elektriko bat apainketako elementu bat bezala pentsatua da. Berogailu honentzat hautu estetikoa zabala da eta leku guti har dezakeen tresna da.
Bioethanola
Sinpleki pausatuak ala finkatuak apainketa objektu baten gisara, gaur egungo bioethanolezko supazter eta berogailuak oso diseinu arrakastatsua dute ;
Gehienbat beraien estetikarentzat goraipatuak, tresna hauek, norberaren etxean su baten ukaiteko plazerra eskaintzen dute, haatik berogailu eraginkortasun interesgarririk ez dute.