Supazter edo berogailu baten
Supazter edo berogailu baten ukaiteko proiektua duzu ? Ezinbestekoa den lehen urratsa, Ortzaize ala Donapauleko saltokiaren bisita da. Bertan, eskaintzen ditugun supazter edo berogailuak atzemaiten ahalko dituzu. Elgarrekin trukatzeko parada izanen da : zure nahi eta beharrak aurkeztuko dizkiguzu eta gure aldetik, gure filosofia partekatuko dizugu.
Lehen harremantze honek konbentzitu bazaitu, aitzinera joaiteko goagoa piztu badizu, huna obratze proiektuaren 3 urratsak:
1
BISITA TEKNIKOA
Hitz ordu hau, tokian berean iraganen da, supazter ala berogailua instalatu nahi duzun gunean. Kideako adituen helburua, zure bizi moldearen hobeki ulertzea eta traba teknikoen aztertzea izanen da, zure etxebizitzari doakion aterabide egokienera bideratzeko gisan.
2
AURREKONDU ETA PLANOA
Bisita teknikoaren ondotik, aurrekondu zehatz bat finkatzen dugu eta eskaera onartzen duzunetik, sorkuntza bera has daiteke. Gure taldeak, material tekniko baten bidez, zure sualdia errezebituko duen espazioaren plano eta marrazki bat egiten du. Proiektua gauzatzera doa. Etapa horrek, zure proiekzioa ahalbidetzen du.
3
PAUSATZEA
Planoa onartu orduko, instalaziorako data bat adosten dugu. Erran gabe doa, gauzatzearen iraupena proiektuaren araberakoa dela. Gune honetan gure obratze adibide zonbait aurki ditzakezu.
Zure supazter xokoa sortu orduko, lehen sualdia piztu eta honen goxotasunaz balia ezazu. Instalazioaren ondotik, Kidearengana etor zaitezke edozein galdera edo aholkurentzat.