Supazter ala berogailu bat epe luzerako engaiamendu bat denez, zure motibazio eta hobekuntza nahien aztertzea interesgarria da.
Zergati estetiko, ekonomiko edo ekologikoak izan (ala 3ak !), zure ongi izaiteari doakionez, arrazoin guziak onak dira.
Kideak, obratzearen urrats guzietan, hautu hoberena egiten lagunduko zaitu.
Zergatik supazter edo berogailu bat erosi : irizpide estetikoa
Usu, supazter ala egurrezko berogailu baten instalatzea amets bat da. Xede horrek etxe barnaren estetika kutsu bat ere dakar. Sualdiak, haurtzaroko edo oporretako oroitzapenak berpizten ditu. Suak ekartzen duen plazerra berriz bizitzen da. Kearen usainak, zirtakoaren azantzak, sugarraren berotasunak eta kolore biziek, gure 5 sentsuak pizten dituzte.
Sualdiaren errituala laguntasun eta goxotasunaren sinonimo da. Supazterrak familia eta gomitak elkartzen ditu. Etxe barneko altzari bilakatzen da. Bakoitzaren proiektu eta gustuak betetzeko, supazter eta berogailu mota frango proposatuak zaizkizu.
Bazinakiena ? Etxe barneari ahal bezain ongi egokitzeko gisan, Kideak zure sualdia errezebituko duen espazioa pentsatu eta marraztu dezake, material tekniko baten bidez.
Supazter edo berogailu bat erosi: irizpide ekonomikoa
Ardura, supazter edo egurrezko berogailu baten erosteko gogoa, energia ekonomiak egitearen nahikariari lotua da. Hala da, supazter hetsi eta berogailu mota zonbaitek berotze kalitate arras interesgarria eskaintzen dute. %80 a arteko errendimendua lortzen ahal dugu, hots, xahututako eta emandako energiaren arteko oreka.
Izatez, interes ekonomikoa, hautatzen den erregaiari ere zuzenki lotua da : egurra. Energia fosilen (petrolioa, gasa,…) prezioak etengabe goruntz doaz. Erregai natural eta ekologiko hau aldiz arras eskuragarriagoa da.
Gogoan atxik : Zure bizitokiari ahal bezain ongi egokitzeko, Kideako aholkulariak berogailu nagusi ala osagarri baten instalazioari doazkion aholku zehatzak emaiteko prest direla.
Inpaktu ekologikoaren erronka
Ekonomia energetikoa, ingurumenaren gain den eragin murrizketaren baitan sar daiteke. Supazter edo berogailua, zinezko alternatiba ekologiko bilaka daitezke erregai gisa egurra erabiltzen duenarentzat. Orroitaraz dezagun, hunek, karbono bilan « neutroa » duela, hain zuzen ere, erretzerakoan botatzen duen CO2a, oihanean deskonposatzerakoan jalgitzen duenaren parekoa duelako. Bestalde, arbolek, tximinetik ateratzen den CO2a, fotosintesia prozesuan xurgatzen dute.
Aterabide alternatiboen bilaketaren harira, supazter eta berogailu batzuen erabilpenak berotze autonomia batera iristeko aukera emaiten du. Eskuratu, bildu eta garraiatu behar duzun egurra izan ezik, zure erosotasunarentzat, ez zira kanpoko enpresa baten eskuko.
Egurraren gisara, Kidearen produktu eta ispiritua iraunkortasuneruntz itzuliak dira.
Zure sualdiaz eta doakion ongi izaiteaz luzaz baliatu dezazun.